Ginekologia eta obstetrizia

Leopolden maniobrak.

Ginekologia eta obstetrizia, obstetrizia eta ginekologiaren alorretan aritzen den espezialitate medikoari deritzo, biak prestakuntza akademikoko programa bakar baten barnebiltzen direlarik. Prestakuntza konbinatu horrek, emakumearen aparatu genitalaren osasuna zaintzen eta konplikazio obstetrikoak maneiatzen aditu bihurtzen ditu praktikatzaileak, baita ebakuntza kirurgikoen bidez ere[1].

Tradizioz, eta ginekologian bereziki, prestakuntza gehiena trebetasun kirurgikoak entrenatzera bideratuta dago. Honakoa, gernu-inkontinentziako arazoak, miomen presentzia, tumore onbera nahiz gaizto batzuen erauzketa eta abar kirurgikoki konpontzera bideratuta dago. Obstetrizia espezialitatearen kasuan, nahiz eta irakaskuntza-ekintzak prestakuntza kirurgikora bideratuta dauden, ehuneko handi bat gaixotasun klinikoen tratamendura zuzentzen da. Besteak beste, haurdunaldiko diabetesa, haurdunaldiak eragindako hipertentsioa, eta ginekologikoak ez diren beste gaixotasun kliniko batzuen tratamendura zuzentzen da. Hori dela eta, obstetriziako egoiliarrak gehiago ezagutzen du tratamendu farmakologikoa ginekologiako egoiliarrak baino[2].

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2000]
  2. Tatti, D. S. A., Keklikian, R. I., Soderini, A., & Pellegrino, J. A. (2021). Rol del ginecólogo y el obstetra en la atención primaria de la salud en la mujer. Revista de la Asociación Médica Argentina, 134(3).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search